Hemen zaude: Hasiera Proiektua Helburuak

Helburuak

Mikropymeetako pertsonak balio proposamen berritzaileak diseinatzeko gai izatea, Lean Startup ikuspegia oinarri gisa hartuta eta bideragarria den produktu minimoa (Minumun Viable Product, MPV) definizioa kontutan izango duen ikasketa prozesua jarraituz, oinarritzat momentu oro errealitatearekin kontrastatuko den bezeroen bilaketa eta balio proposamenen diseinua izango duelarik.

 

Helburu orokor hau hiru azpi-helburuetan banatzen da, non ezagutzaren hiru esparruak (hezkuntza, ikerkuntza eta berrikuntza) kontutan hartzen diren. Azpi-helburuak hurrengoak dira: 

  • Gipuzkoako mankomunitateak eta Donostia-Beterri eskualdeko Garapen Agentziak gaiarekiko duten gertutasuna ezagutzea, lurraldearen sendotasunak,  ahuleziak eta elementu giltzarriak identifikatuz Marketing estrategikoaren alorrean eta suspertzen ari diren sektoreetan negozio aukera berriak eta berrikuntzak garatzerako orduan. 
  • “Lurralde ekintzaile” baterantz lankidetza-sarea sortzea, lurraldeko eragile sozio-ekonomiko desberdinen artean bezero eta balio proposamenak deskubritzera bideratuta dagoena, proiektuaren garapenean eragile aktiboen identifikazioaren bitartez. 
  • Unibertsitate, enpresa eta erakundeen arteko dinamikak sortzea. Lean metodologia eta bezero-balio proposamenak identifikatu eta balioztatzeko tresnen ikasketa prozesua dinamizatuz eta bezeroen garapen, baliozkotze eta mikropymeen ikuspuntutik erakargarriak izan daitezkeen balio proposamenen sorreraren inguruko ezagutzen elkartrukea sustatuz. 
  • Ezagutza kolaboratiborako plataforma bat garatzea, prozesuan zehar euskarri gisa balioko duena, proiektu osoan zehar sortutako ezagutza bilduko duena eta mikropymeak zein Garapen Agentzia lokaleko talde teknikoak dibertsifikazio prozesuan zehar bezeroak deskubrituz eta balio proposamenak identifikatu eta diseinatuz, aukerak identifikatzen eta garatzen trebatuko dituenak. Bestetik, plataforma, proiektuaren emaitzak Donosti-Beterri, Mondragon Unibertsitatea, eskualde desberdinetan eta gizartean orokorrean zabaltzeko erreminta gisa erabiliko da.