Hemen zaude: Hasiera Proiektua

Proiektua

KIT-VPD Mondragon Unibertsitateak Beterri-Donostiako Garapen Agentziarekin batera sustatzen duen mikropymeei zuzendutako berrikuntza proiektu pilotua da. Balioztatutako metodologia eta teknika modularretan oinarritzen den proiektua da, non alde batetik, enpresentzako balio proposamenen garapenaren bitartez berrikuntzarako ekintzak sustatzen diren eta bestetik, ikasketa prozesu modular eta eskalagarria emateko aukera dagoen.

 Enpresa, Unibertsitatea eta Garapen Agentziak partehartzen duten ikasketa prozesuaren bitartez, enpresa balio proposamen berriak sortu ditzake, berrikuntza aplikatuz bai egungo negozioan zein negozio eredu berrietan.

Aurretik egindako eta GFA-ak finantzatutako Lean Startup, EKOI, EKOI II eta DIMEM proiektuei esker, eraldaketa eta dibertsifikazio eredu bat garatzea eta probatzea lortu dugu, erakunde eta eragile desberdinekin elkarlanean arituta. Irabazitako esperientziak, dibertsifikaziorako metodologia bat balioztatzeko balio izan digu. Mikroenpresen gaitasun eta abileziei egokituta erabilgarriak diren erraminta eta teknikak balioztatu dira, haiekin elkarlanean emandako esperimentazio errealari esker.

Proiektu hauen ondorioz, bezeroaren segmentazioa eta balio proposamenaren definizioan gehiago sakontzearen beharra identifikatu da, ondoren negozio eredua sortu ahal izateko. 

Testuingurua

 XX mendeko azken hamarkadan unibertsitatearen misioa berrikustea helburu duen mugimendua jaio da. Bere ohiko funtzioak, hau da, goi mailako hezkuntza eta ikerketa mantentzeaz gain, ekintzailetasuna, berrikuntza eta gizartearekiko konpromezua bilatzen dituen “hirugarren xedea” definituz. 2020. urterako Ezagutzaren Europarako definitutako helburuei erreparatzen badiegu, EB-rentzat ikuspegi berri honen justifikazioa zein abian jartzeko plangintzaren nolabaiteko arrakasta  bermatzea ezinbestekoa dela ikusiko dugu (Bueno Campos, 2007).

Dena den, ekintza honek ez du berrikuntza sortu eta aplikatzeko helburua soilik, Unibertsitatearen hirugarren xedeak, parte den ingurunearekiko erantzukizun eta konpromezuaz jabetu behar da, bai gizartearekiko zein inguruko enpresekiko hain zuzen ere.

XXI mendeko Unibertsitatea eskualdeko lehiakortasunaren motorra izan behar da, bere garaiarekin bat datorren goi hezkuntzaren ikuspegia sustatuz, balio intelektual, teknologikoa eta zientifikoa bultzatuz eta berrikuntza egungo gizarteak planteatzen dituen beharretara egokituz.

Euskarri hauek oinarri gisa hartuta baino ez da lortuko Unibertsitateak herrialdearekiko konpromezuari eta lehiakortasun globalari erantzuna ematea, eredu berritzaile, ekintzaile eta zientifikoaren etengabeko hobekuntzaren bitartez, bere ingurunearen erreferentea bilakatuz. Buenoren iritziz (Bueno Campos, 2007), Unibertsitateak misio berriak barne hartzen dituen hurrengo hiru ardatzetan oinarritu behar ditu bere ekintzak: 

  • Hezkuntza eta ikerkuntzatik haratago joan behar du, ingurugiroaren garapen ekonomikoa eta hobekuntza sozialak dakartzaten berrikuntzak sortuz.
  • Teknologia eta ezagutzaren transferentziaren bitartez, Unibertsitatea bere ingurune geografikoaren eragile dinamikoa izan behar da, sistemaren beste eragileekin batera elkarbizitzen jakinez.
  • Finantzazio iturri berriak aurkitu behar dira ohiko ereduetatik haratago ere, hori dela eta, teknologia eta ezagutzaren ondorioz sortutako emaitzen sorrera eta finkatze komertzialean partehartzea beharrezkoa da. 

Beraz, hirugarren xede honek, unibertsitatea bere jarduera eremutik at, ezagutza eta ekintza berriak sustatzera bultzatuko du.

Zentzu honetan, nahitaezkoa izango da sistema osatzen duten eragile desberdinen (enpresak, erakundeak, unibertsitateak, lanbide heziketa zentroak, gizartea, etab.) arteko lankidetza. Etengabeko ikaskuntzan oinarritzen den ingurugiroa sortu eta pertsonak beharrezkoak diren ezagutza, balore, abilezia eta jarreretan trebatu ondoren, hauek konfiantza, sormena eta espiritu kritikoarekin aplikatu ditzaten.

Eta hau da proiektu honen erronka nagusiena, Unibertsitatetik enpresetara teknologia transferitzeko prozesua dinamizatzea,  enpresen iniziatiba berriak modu azkar eta arinean sortzeko dinamika gidatu eta bultzatzeko helburuarekin. Horretarako, proiektuaren oinarri nagusiena,  pertsonak balio proposamenaren diseinuaren kudeaketan trebetasuna lortzea da. Honi esker, bezero segmentu desberdinetan oinarritutako eskaerak identifikatu eta sortzeko aukera izango dute, dibertsifikatzeko aukerak identifikatuz, prozesuan erabiltzen diren teknika eta erramintak ezagutzen dituzten bitartean.