Hemen zaude: Hasiera Proiektua Esperotako emaitzak

Esperotako emaitzak

1)    Gipuzkoako enpresetan eta bereziki mikroenpresetan aurkitzen diren  pertsona traktoreen prestakuntza. Planifikatutako saioak, praktikoak eta erakargarriak izateko eta epe motzean emaitzak lortzeko asmoarekin diseinatu dira.

2)    Donositia-Beterri eskualdeko erreferentzia markoaren analisia egitea, elementu giltzarriak, sendotasunak,  ahuleziak, barne zein kanpo aukerak eta barnekintzailetasunerako bokazioa duten erakundeak identifikatuz. Horretarako, bezero segmentuen beharrak, arazoak eta itxaropenen identifikazioatik abiatuta balio proposamenak garatuko dira.

3)    Ikasketa plataforma-foroa sortzea. Horretarako, gizartean eta batez ere, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikasleen artean proiektuarekin lortutako ezagutzak, emaitzak eta ondorioak komunikatu eta zabaltzeko weborria garatuko da. Bestetik, partaideek ikasi, konpartitu eta iritzia emateko metodologiaren inguruko baliabideak eskuratuko dituzte, suertatzen zaizkien arazo edo zailtasunei aurre egiteko aukera izanik. Honen ondorioz, lankidetza-sarea sortuko da “Lurralde ekintzaile” baterantz, lurraldeko eragile sozio-ekonomiko desberdinen artean eta proiektuaren garapenean eragile aktiboak identifikatuz.

4)    Donostia-Beterriko hainbat enpresetan, oinarritzat ezagutza metodo heuristiko-esploratorioa izango duten esperientzia pilotuak martxan jartzea. Alde batetik, berrikuntza eta dibertsifikazio prozesua gauzatzeko balio proposamenaren diseinu prozesua martxan jarriko da, bestetik, bezeroen identifikazioan, balio proposamenaren diseinuan eta balioztapenean lagungarriak diren erraminta eta teknikak ezagutuko dira (PERSONAS, EMPATHY MAP, CUSTOMER JOURNEY, CUSTOMER CANVAS, VALUE PROPOSITION CANVAS, MVP, STRATEGY CANVAS, EXPERIMENT BOARD, VALIDATION BOARD, TEST AND LEARNING CARD, PROTOTYPING, etab.), hauen erabileran trebetasuna landuz.

5)    Enpresa partehartzaileek bezero, behar eta problematikak identifikatzea, bertatik abiatuta garatu ahal dituzten balio proposamenak definitu ahal izateko.